Apirilaren bukaeratik, MacAndrews konpainiak Castellóko eta Bilboko Portua lotzen dituen asteroko tren-zerbitzu bat jarri du zamaketarientzat. Asteartero, zehazki, Valentziako zeramika-fabriketako azulejuz betetako 35 edukiontzi, batez beste, eramaten dira trenez Castellóko Portutik Bilboko Portura, eta, ondoren, ontziratu egiten dira, helmuga Erresuma Batua izanik.
Erresuma Batua jatorri edo helmuga duten zirkulazioen Espainiako portu nagusia da Bilbokoa. Gutxienez Britainiar Uharteetarako irteera bat jartzen du egunero zamaketarien esku. Zerbitzu horietan sartzen dira edukiontzi-lineak, salgai arruntenak eta ibilgailuenak, bai eta ferry-linea bat ere.