Transfennica con-ro zerbitzu berri bat ematen hasi zen da otsailaren 24an. Astean behin egingo du Bilboko eta Tilburyko portuen arteko bidea zuzenean; ostiral-arratsaldean Bilbotik atera, eta igandean iritsiko da Britainia Handiko portu horretara. Handik, zerbitzua ematen duen ontziak aurrera jarraituko du Zeebruggerako bidean.
Gidaririk gabeko kamioietara, gidaridunetara eta edukiontzietara egokitzeaz gain, dimentsio handiko kargetara, karga astunetara eta merkantzia arriskutsuetara ere egokitzen da Tilburyrako zuzeneko zerbitzua.