Martxoaren 22tik aurrera, BBC Chartering konpainiaren “BBC Euro-Asia Express Line” hileko zerbitzu berriak Asiako hego-ekialdeko, Ekialde Urruneko eta Europako iparraldeko portuekin lotuko du Bilbo. Zerbitzua, nagusiki, proiektu-kargetarako, heavy-lifterako eta karga arruntetarako da.
Ekialdeko ibilbidean, Hanburgo, Anberes, Bilbo eta Porto Magherako (Italia) portuetan egingo du eskala, merkantzia kargatu eta, ondoren,
Asiako herrialde batzuetara eramateko; besteak beste, Asiako hego-ekialdeko herrialde hauetara: Malaysia (Port Kelan), Singapur, Indonesia (Batam), Vietnam (Ho Chi Minh eta Haiphong) eta Hong Kong; eta Ekialde Urruneko hauetara: Txina (Shanghai), Hego Korea (Masan eta Busan) eta Japonia (Kobe eta Yokohama).
Itzulerako bidaian, Masan, Yokohama, Shanghai eta Singapurreko portuetan kargatuko du, eta Mariupol (Ukraina), Genoa, Bilbo, Anberes eta Hanburgon egingo ditu eskalak.
Bilboko Portuan jarduten duen BBC Chartering konpainiaren hirugarren linea erregularra da. Hona hemen lehendik jarduten duten bi lineak: “Andino Express Line”, Hego Ameriketako mendebaldeko kostaldea lotzen duena (Ekuador, Peru, Txile), eta “Americana Express Line”, Ekialdeko kostaldean aritzen dena (Brasil, Uruguai, Argentina).
BBC Chartering konpainiaren Espainiako agentea Marmedsa Noatum Shipping Agency da.