Bilboko portuan izan da Cosmos Chipolbroken ontzi berrietako bat. Espainiako estatuan eskala egin duen lehenbiziko aldia izan du. Marinter (Grupo Pérez y cía.) du ontzi horrek Espainiako agente orokorra, eta duela gutxi gehitu zitzaien Ekialde Ertaina, India eta Ekialde Urrunerako zerbitzu erregularretan dabiltzan ontziei. Horrenbestez, berretsi egin du ontzi-enpresa txinatar-poloniar horrek Bilbo hautatu duela Iberiar Penintsulan proiektu-kargak egiteko hub-tzat.
Cosmos, Chipolbroken gainerako ontzi berriak bezala, mota guztietako ohiko karga orokorrak, proiektukoak, pieza astunak eta dimentsio berezietako piezak garraiatzeko pentsatua da bereziki. Berezko baliabideak ditu: 640 tonako jasotze-ahalmena, guztira.