Nakusarbe elkarteak Portuko urak, bizitza babesleku dokumentala —Bilboko Portuko Agintaritzak babestua— aurkeztu du Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloan.
Dokumentalak 26 minutuko iraupena du, eta Aguas Portuarias, Refugios de Vida dokumentalaren euskarazko bertsioa da. Iaz, jaialdiko zilarrezko baranda jaso zuen lan horrek. Portuko uretan dagoen flora- eta fauna-dibertsitatea jasotzen da dokumentalean. Nobedade gisa, euskarazko bertsioak Salve Marineraren interpretazio bat du, Sodupeko parroko Txaber Gazteluk euskarara moldatua eta Trapagarango Meatzealdea abesbatzak interpretatua.