Bilboko portuak eskaintzen dituen gurutzaontzi- eta ferry-bidaiek toki nabarmena izango dute lehiaketan, Bilbao Exhibition Centre-n (BEC), maiatzaren 10etik 13ra. Bilboko Portuko Agintaritzak 3. pabiloiko G-38 standean erakutsiko ditu horrelako turismoa egiteko dituen instalazioak. Stand horretan, Bilbotik abiatzen diren ibilbideak egiten dituzten hiru ontzi-konpainiek eta ferry-zerbitzua ematen duen konpainiak ere emango dute turismo-eskaintza horren berri.
57 gurutzaontzi
Aurten, 80.000 bidaiari hartuko dituzte Bilboko Portuaren Getxoko instalazioetatik abiatzea aurreikusten diren 57 gurutzaldietan. Orain arte, bost gurutzaontzi porturatu dira; haietako batean, bidaiariak ontziratu dira. Hurrengoa bihar iritsiko da, asteazkena, hilak 9. Konpainia hauek erabiliko dute Bilboko portua berriro ere bidaiariak ontziratzeko eta lehorreratzeko.
Pullmantur, Empress ontziarekin
Maiatzaren 5ean abiatu, eta ibilbide hau egingo du zortzi egunean: Bilbo, Cherburgo (Alemania), Tilbury (Erresuma Batua), Ijmuiden (Amsterdam), Hanburgo (Alemania) eta Kopenhage (Danimarka) Irailaren 22an Bilbotik
abiatu, eta zazpi gaueko ibilbidea egingo du, hiri hauetan geratuz: Coruña, Lisboa, Casablanca, Gibraltar, Almería eta Valentzia.
MSC Cruceros, MSC Ópera ontziarekin
Uztailaren 7an, 15ean, 23an eta 31n eta abuztuaren 8an, 16an eta 24an abiatuko da Bilbotik, eta Bilbora itzuliko da atzera, bederatzi eguneko ibilbidean hiri hauetan geldialdiak egin eta gero: Arroxela (Frantzia), Southampton (Erresuma Batua), Ijmuiden (Amsterdam), St. Peter Port (Erresuma Batua) eta Coruña.
Irailaren 1ean Bilbotik abiatu, eta, zortzi eguneko ibilbidean, hiri hauetan geratuko da: Arroxela (Frantzia), Southampton (Erresuma Batua), Ijmuiden (Amsterdam), Cherburgo (Frantzia) eta Vigo.
Iberocruceros, Grand Mistral ontziarekin
Irailaren 1ean abiatuta, ibilbide hau egingo du: Bilbo, Brujas, Ijmuiden (Amsterdam), Le Havre (Paris), Dover (Londres) eta, berriro, Bilbo.
Irailaren 8an abiatuta, bost eguneko ibilbidea egingo du: Bilbo, Lisboa, Tanger eta Málaga.
Ferrya Erresuma Baturako joan-etorria egiteko
Erresuma Batura joan nahi duten bidaiariek, gainera, Brittany Ferries konpainiaren ferry-zerbitzua dute. Astean bi aldiz abiatzen da Bilboko portutik; zehazki, astearteetan, 10:30ean, eta larunbatetan, 20:30ean. Itsas bidaiak 24 ordu irauten du, eta bidaiariak Portsmouth hirian lehorreratzen dira; Londrestik ordu eta erdira baino ez dago hiri hori.
Portsmouthetik Cornouailleseko kostalde basatia bisitatu daiteke, edo Galeseko paisaiak, Eskoziako lochs eta highlands lurrak eta Bath hiri erromatarra ikusi, Londres hiri moderno eta kosmopolita ahaztu gabe.
Cap Finistère ferryak askotariko zerbitzuak ditu: jatetxeak, dendak, zinema, tabernak eta igerilekua. Ferry-zerbitzuaz gain, Brittany Ferries konpainiak aukera ematen du oporrak erreserbatzeko, ferrya eta helmugako hotela.