Maiatzaren 24an, Donostiako Itsas Zuzenbideko XIX. Jardunaldiak egingo dira Miramar Jauregian. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak antolatu du ekitaldia, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Enpresako Zuzenbide Sailaren laguntzaz.
Jardunaldietan, bai unibertsitate-katedrarentzat, bai zuzenbideko profesionalentzat gaurkotasunekoak diren gaiak landuko dira, eta, amaieran, Itsas Nabigazioaren Legeari buruzko eztabaida-mahai bat egongo da, Parlamentuak oraindik onartzeko duen lege horri buruz.