Bilboko Portuak zamaketariei eskaintzen dizkien azpiegituren eta zerbitzuen berri emango du Bilboko Portuko Agintaritzak Logistikaren eta Mantentze Lanen Nazioarteko Azokako G742 standean (SIL, Salón Internacional de la Logística y la Manutención), ekainaren 5etik 7ra, Bartzelonan.
Bilboko Portua bazkide komertzial oso lehiakorra izan daiteke, bai zamaketari katalanek Europa
Atlantikoko herrialdeetara egiten dituzten inportazio eta esportazioetarako (Alemania, Herbehereak, Belgika, Erresuma Batua eta Errusia, besteak beste), bai ozeanoz haraindiko merkatuetarako (Txina, Hegoamerika eta AEBa).
Zirkulazio horiei erantzuteko azpiegiturez eta zerbitzuez gain, merkantzia-mota askotan espezializatutako enpresa finkatuak eta Bilbo mundu guztiko portuekin konektatzen duten itsas linea ugari daude. Alde horretatik, Bilboko Portutik, batez beste, 13 kontainer-itsasontzi, ohiko 16 merkantzia eta 4 ro-ro ontzi ateratzen dira astero. Haien artean daude Bilbo Belgikarekin eta Erresuma Batuarekin lotzen duten bi itsas autobideak.
Halaber, zerbitzu intermodalak garatzeko estrategia eta sortzen diren eremu berrietan inbertitzeko aukerak azalduko ditu Bilboko Portuko Agintaritzak SILen.