Ekainaren 25etik uztailaren 1era, hirugarren Getxo Sea Week izango da, Getxoko Udalak Bilboko Portuko Agintaritzaren laguntzarekin antolatua.
Aurtengo honetan, protagonismo berezia izango dute itsas hondoek eta haien ezagutzak eta zaintzak. Programatutako jardueren barruan, “Portuko urak, bizitzaren babeslekuak” erakusketa egongo da. Izen bereko dokumentala Nakusarbe taldeak grabatu zuen, Kanpoko Abran. Bestalde, Bilboko Portua aretoan (Igeretxe hotelean), ekainaren 25etik 27ra, itsas ekosistemaren gakoak ezagutzeko aukera izango da. Izen-ematea doakoa da.
Getxo Sea Week-en, gainera, pertsonaia gailen bat izango da: Pierre Yves Cousteau, Cousteau komandante mitikoaren semea.