Sociedad Anónima Trabajos y Obrasi (SATO) esleitu dio Bilboko Portuko Agintaritzak Getxoko gurutzaontzi-terminal berri baten eraikuntza. Esleipenaren munta 13,8 milioi eurokoa da, eta lanak burutzeko epea, berriz, 16 hilabetekoa. Aurreikuspenen arabera, uda-amaieran hasiko dira obrak.
Algortako kontradikeari itsatsita egongo da terminal berria, Getxoko oraingo gurutzaontzi-terminaletik metro gutxira. Lehorrean, 27.400 m2 hartuko ditu, 76 m zabal eta 355 m luze, atrake-moilarekiko paralelo, eta urak 12 metroko zingoa izango du. Hamabi kaxoi eraiki beharko dira terminala egiteko, 29,42 m luze, 14 m errun eta 16 m puntalekoak.
Euskadik eragiten duen gero eta erakarmen turistiko handiagoa dela eta erabaki du Bilboko Portuko Agintaritzak azpiegitura berri hau eraikitzea, baita gurutzaldien sektoreak
nazioartean izan duen gorakada dela-eta eta ontzi-enpresa handiek Atlantikoko ibilbide handietan eskala egiteko nahiz gurutzaldien hasiera edo bukaerako portu Bilbo geroz eta sarriago hautatzen dutelako ere. Izan ere, motibo hori dela eta bidaiarien kopuruak gora egin du nabarmen, eta sektorearen eragin ekonomikoak, beraz, ere bai.