Bizkaiko Golkoaren erdian, Brest eta Finisterretik distantzia bertsuan, Europa Atlantikoko erdigunean dago Bilboko Portua. Horregatik, 700 urte badira lotura pribilegiatua duela kai
garrantzitsuenekin, bereziki Europa iparraldekoekin.
Era guztietako salgaiekin eta ontziekin egiten du lan. Eguneko 24 orduetan dago zabalik eta jardunean, urteko egun guztietan, eta ez du sakonera- edo marea-arazorik.
Bilboko Portuaren eragina Iberiar Penintsula eta Frantzia hegoaldera iristen da, oso eremu zabala, alegia, eta erdigunea Bilboko metropoli-eremuan du (milioi bat biztanle baino gehiago). 200 kilometroko inguruan 4 milioi lagun bizi dira, eta 20 milioi baino gehiago 400 kilometrokoan. Horretaz gain, Europa mendebaldeko merkatura hurbiltzeko bide ezin hobea da.