2012KO TARIFAK (€)
1 ALDERDIA | |
---|---|
P. Lucero, Refinados, BBG, P. Ceballos, P. Sollana Pantalanak eta atrakalekuak | |
Tarifak eurotan (€) | |
G.T. | Tarifa bakarra |
< 2.000 | 0,2372 |
2.001 A 5.000 | 0,2797 |
5.001 A 10.000 | 0,2920 |
10.001 A 25.000 | 0,3057 |
25.001 A 35.000 | 0,3334 |
35.001 A 50.000 | 0,3721 |
> 50.001 | 0,3970 |
2 ALDERDIA | ||
---|---|---|
Portuko gainerako tokiak: Santurtziko Zabalkuntza, Deustuko kanala, Zorrotza eta itsasadarra | ||
Tarifak eurotan (€) | ||
G.T. | Tarifa orokorra | Itsasontzi edukiontziak, ro-ro, car-carries eta ferriak |
< 8.000 | 0,1787 | 0,1050 |
8.001 A 15.000 | 0,2025 | 0,1400 |
15.001 A 25.000 | 0,2856 | 0,1749 |
25.001 A 35.000 | 0,3333 | 0,1749 |
35.001 A 40.000 | 0,3333 | 0,1807 |
40.001 A 60.000 | 0,3690 | 0,1807 |
> 60.001 | 0.3690 | 0,1807 |
-
1.- Tarifak eurotan adierazi dira, itsasontziaren GT unitate bakoitzeko (gehienekoa, salbuespenik gabe).
-
2.- Egindako maniobra bakoitzeko aplikatuko dira tarifak, berdin dio zenbat atoiontzi erabiltzen den horretako.
-
3.- Itsasadarreko moiletara –horra bakarrik– arriskutsu modura sailkatuta dauden salgaiak eramaten dituzten itsasontziei 1,5eko koefizientea aplikatuko zaie dagokien tarifan.
-
1.- Portuko zerbitzu-alderdia
Atoiontzien zerbitzua egiteari eta tarifa ezartzeari dagokionez, portuko zerbitzu-alderdia honela banatu da.
-
1. ALDERDIA: Lucero, Refinados, BBG, Ceballos eta Sollana lurmuturreko pantalanak eta atrakalekuak.
-
2. ALDERDIA: Portuko gainerako tokiak: Zabalkuntza, Santurtzi, Deustuko kanala, Zorrotza eta itsasadarra.
-
-
2.- Portuko zerbitzu-alderdiko mugak
Zerbitzua hasteari edo bukatzeari begira, portuko zerbitzu-alderdiko mugak dira Lucero lurmuturreko kaia eta Punta Galeako kaxoia lotzen dituen kanpoaldeko lerrotik harantz daudenak. Maniobra dela-eta
atoia muga horietatik kanpo hartu edo askatu behar duten itsasontziek 460,13 ordainduko dute atoiontzi bakoitzeko, mugatik kanpo egindako lanen tarifa gisa. Goian aipatutako lineako atoi-ontzia milia-laurdena (1/4) mugitzen denean eta itsasontziari maniobra egiten lagundu behar diotenean fakturatuko da zenbateko hori. -
3.- Propultsio-sistemarik ez duten itsasontziak eta tresnak:
Propultsioa edo gobernamendua zerbitzuz kanpo duten itsasontziei egindako zerbitzuen tarifei %50eko errekargua jarriko zaie. (Alde batera utzita eskueran jartzeko emandako orduak).
-
4.- Zerbitzu bereziak:
Bilboko Portuan, atrakatzeko edo desatrakatzeko ez diren zerbitzuei dagokienez, atoiontzia eskueran jartzeko lanak eta maniobrak ondoko kostu unitarioaren arabera fakturatuko dira.
-
587,11 € ordua / atoiontzia < 2.000 H.P.
-
776,96 € ordua / atoiontzia > 2.000 H.P.
Fakturazioa ordu erdiko denboraldiengatik egingo da, eta gutxieneko fakturazioa ordubetekoa izango da.
-
-
5.- Soken hornidura
Soken hornidura atoiontziak berak egiten badu, egiten duen zerbitzu bakoitzean, 144,59ko gehigarria fakturatuko da sokak hornitzen dituen atoiontzi bakoitzeko.
-
6.- Eguraldiaren egoera dela-eta egindako lanak
Ohiz kanpoko eguraldi-egoera dela-eta egindako mugimendu gehigarriei (sarrerei, irteerei, etab.) tarifak
%10 murriztuko zaizkie, betiere, lana behar bezala egiaztatzen bada, Itsas Kapitaintzaren agiria
aurkeztuz. -
7.- Atrakalekuen zuzenketak eta aldaketak
Zuzendutako edota aldatutako atrakalekuetan edo ainguralekuetan, tarifa hau ezarriko da:
-
Sekzio beraren barruan, errekargurik gabe maniobra arrunt baten modura.
-
Sekzioen artean, berriz, tarifak %25eko errekargua izango du.
-
-
8.- Zerbitzua egitean izandako atzerapenagatik izango diren tarifa-hobariak
Zerbitzua egiteko eskabideak behar bezala bete beharko dira ordubetetik gora joko ez duen denboran, eskabidea egiten den unetik hasita; eta eskabidea egiten denetik atoiontzia itsasontziaren saihetsean maniobrari ekiteko prest egon arte igarotzen den denbora hartuko da aintzat.
Adjudikazioa duen enpresari leporatu ahal zaizkion arrazoiak direla-eta zerbitzua egiteko atzerapenik bada, enpresak dagokion tarifaren hobaria eman beharko du, zenbateko hauen arabera:
Itxaroten emandako lehenengo orduerdia: %0 31 minutu eta ordubete arteko itxaronaldia: %10 Itxaroten emandako bigarren ordua (edo frakzioa): %20 2 ordutik gorako itxaronaldia: %20 ordu edo frakzio bakoitzeko. Hobari hauetatik kanpo utzi dira ezinbesteko arrazoiak direla-eta izandako atzerapenak eta berandutzak.
Aldeen artean gatazkarik egonez gero, Bilboko Portu Agintaritzak emango du horri buruzko ebazpena. -
9.- Itsasontziari egotzi ahal zaizkion deuseztapenengatik edo atzerapenengatik izango diren tarifa errekarguak
Zerbitzua egiteko eskatu den orduari dagokionez 45 minutuko edo gutxiagoko aurrerapenaz egiten diren deuseztapenengatik, dagokion tarifaren %50 fakturatuko da, betiere, ohiz kanpoko eguraldi-egoera txarraren ondorioz ez bada eta itsas kapitainak behar bezala egiaztatzen badu.
Atoiontzia itsasontziaren saihetsean maniobrari ekiteko prest egonda zerbitzua egiteko eskatutako ordutik aurrera dauden atzerapenak direla-eta, betiere, atzerapen horiek itsasontziari leporatzeko modukoak badira, errekargua sortuko da dagokion tarifan, zenbateko hauen arabera.
Itxaroten emandako lehenengo orduerdia: %0 31 minutu eta ordubete arteko itxaronaldia: %10 Itxaroten emandako bigarren ordua (edo frakzioa): %20 2 ordutik gorako itxaronaldia: %20 ordu edo frakzio bakoitzeko. -
10.- Tarifen errekarguak:
Ez dago horrelakorik.
-
11.- Urtegiak
Hona hemen edateko uraren eta garraioaren prezioa:
-
1. Ezarritako sekzioen mugen barruan (Santurtzi-Abando), gutxienez 30 tona izanda 6,29 / T.
OHARRA: Uraskarekin zerikusirik ez duten arrazoiak direla-eta ura ez bada behar bezala jasotzen, 144,59 ko errekargua egingo da ordu bakoitzeko.
-
2. Lehen aipatutako mugetatik kanpo, gutxienez 50 tona izanda 10,05 / T.
OHARRA: Uraskarekin zerikusirik ez duten arrazoiak direla-eta ura ez bada behar bezala jasotzen, 271,56 ko errekargua egingo da ordu bakoitzeko.
-
OHARRA: Tarifa horiek itsasontziaren GT-ri aplikatuko zaizkio; hori Itsasontzien Tonajeari buruzko Londresko Nazioarteko Hitzarmenaren arabera kalkulatu da (69-09-23).