Herri eder batean (Getxo) dago gurutzaontzien terminala, kirol-portu baten, aisia-eremu baten eta hondartza baten ondoan.
Bilboko erdigunea eta nazioarteko aireportua, berriz, 20 minutura daude, errepidez joanda.
Terminal horietan gurutzaontziak jasotzen dira urteko edozein sasoitan, eta erantzun arina emateko zein edozein tamainatako gurutzaontziei zerbitzua emateko gaitasuna dute.
Aurtengo denboraldian, 2024an, hainbat konpainiatako 80 gurutzaontzi inguru jasoko ditugu.
Portuko Agintaritzak, konpainiei eta haien itsasontziei zerbitzurik onena eskaintzeko asmoz, shuttle autobus bat eskaintzen du. Bidaiariak garraio publikora hurbiltzen ditu, hirira eta aisialdi zein erosketa gunera heltzea errazteko.
Martxan dago jada BilbOPS proiektua, OPS (Onshore Power Supply) teknologia hainbat kaitan, gurutzaontzienetan barne, hedatzeko proiektua. Itsasontziak argindarraz hornituko ditu eta, modu horretan, C02 isuriak zein dardarak eta zarata gutxituko dira.
BilbOPSek hornitutako energiaren % 100 jatorri berriztagarrikoa izatea ere ezartzen du, eta helburu du 2028an % 50 portuan bertan autokontsumo-erregimenean ekoiztea.
Obra 2026rako amaituta egotea aurreikusten da.
Itsas-bidaien kaia eta atrakalekua |
|
---|---|
Egoera | Getxo |
Getxo 1 hegoa luzera | 366 m |
Getxo 2 iparra luzera | 318 m |
Azalera komuna Getxo 1 hegoa + Getxo 2 iparra | 6.750 m² |
Getxo 3 berria luzera | 355 m |
Azalera Getxo 3 berria | 25.300 m² |
Zingoa | 12 m |
Ekipamendua eta itsasontziaren zerbitzuak |
|
Bidaiarientzako zerbitzuak |
|