Irailaren 12an, 125 urte beteko ditu Portugaleteko Burdinazko Kaiak, burdinazko arkitekturaren eredua, zinez berezia eta ederra baita. Evaristo de Churruca y Brunetek diseinatu zuen kaia, 1887an, eta Portugaleteko zoritxarreko barra deuseztatzean zuen helburu. Izan ere, kezka ugari sortzen zituen harea mugikorreko banku hark: nabigazioa oztopatu egiten zuen Nerbioiko itsasadarraren bokalean, eta istripu eta ontzi-hondoratze asko eragiten zituen.
Kaia eraikitzeak, beraz, aro baten hasiera ekarri zuen Bilboko portuaren historian: Kantauri itsasoko portu arriskutsuenetako bat izatetik Espainiako portu onenetako eta seguruenetako bat izatera aldatu zen.
Urteurrena ospatzeko, erakusketa bat antolatu du Portugaleteko Udalak Salazar Dorrean. Irailaren 12tik urriaren 28ra arte egongo da ikusgai erakusketa.