Ezkerraldeko eta Meatzaldeko egoera ekonomikoari eta lan-egoerari buruzkoa izango da aurten Prestik-Ezkerraldea azoka. Portugaleteko Nautika Eskolan (EHU) egingo da, urriaren 20an eta 21ean. Erakusketa-standak, hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak izango dira, denak ere jendea enplegurantz aktibatzeko, lan-munduko eragile nagusien esperientziatik eta proposamenetatik abiatuta.
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu eta finantzatu du, Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren bitartez, Bilboko Portuko Agintaritzak eta BBK-k babestu dute eta DEMA-Enpresa Garapenak (Enplegu eta Ekintzailetza Agentzia) planifikatu, kudeatu eta koordinatu du.
Langabeziaren aurka egiteko hainbat alorretatik egiten ari diren ahaleginetan oinarritzen da Prestik-Ezkerraldearen filosofia, eta Bizkaiko enpleguan esku hartzen duten eragile guztiak bildu
nahi ditu, gaur egun trebakuntza, enplegua eta ekintzailetza zer egoeratan dauden aztertzeko eta ondorioak zabaltzeko.
Informazio gehiago: