Urriaren 3an Vitoria-Gasteizen egingo den Transmodal deritzon Euskadiko Logistika Intermodalaren Foroaren XI. Edizioak, beste batzuen artean, honako gai hauek landuko ditu: portu sikuak, Bilboko Portuan sartzeko bideratzaileak; Brexit-en ondorioak, trenbidearen eta errepidezko garraioaren etorkizuna Europan, azpiegitura logistikoek garapen ekonomiko globalari egiten dion ekarpena eta aireportuko azpiegituren papera.
Bilboko Portuko Agintaritzak eta Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak antolatuta dago. Ekitaldiari hasiera emateaz, Arabako Merkataritza eta Industria Ganberako Lehendakaria, Gregorio Rojo García; Bilboko Portuko Agintaritzako Lehendakaria, Ricardo Barkala; eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraioetako Sailburuordea, Antonio Oiz; eta Arabako Ahaldun Nagusia, Ramiro Gonzalez, arduratuko dira.
Hizlarien artean, Deloitte, Captrain, Adif, DSV, FEDEX/TNT, Aena, DHL EXPRESS, Sibport eta Bilboko Portuko Agintaritza bereko ordezkariak egongo dira. Azken honek, bi paneletan parte hartuko du: Intermodalitatea. Portu sikuak, Portuan sartzeko bideratzaileak; eta Brexit-en ondorioak, eta nazioarteko beste egoera batzuk.
Transmodal, Arabako Ganberan egiten da eta Euskadiko logistika sektoreko erreferentziako elkargunea bihurtu da. Aurreko hamar edizioetan, 100 adituren esperientziak eta ezagutzak, sektoreko 900 profesional baino gehiagorekin partekatu dira.