Bilboko Portuko Agintaritzak, Interbiak izenekoarekin batera -Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi eta Lurralde Garapeneko Sustapena Sailari atxikita dagoen Foru Sozietate Publikoa-, salgaien garraioek Bilboko Portuan, Metropolitar Hegoaldeko Sahiesbidearen zehar (AP-8) sartu eta irteteko aurreabisu sistemaren erabilera sustatzeko diseinatutako sustagarriaren urteko ordainketa egiteari ekin dio.
Sustagarri hau aste honetan ordaindu zaie programa honetara adskribatuta dauden garraiolariei eta bere helburua, portuko trafikoa gorantz doan testuinguru honetan, porturako sarbideetan iladak eta itxaron-aldiak sahiestea da.
2018ko ekainean martxan jarri zenetik, adskribatu diren garraiolarien kopuruak gorantz egin du, hasierako 322-tik, abenduaren 31ean erregistratuta zeuden 502-etara helduz.
Bilboko Portuko Agintaritzak ekimen honek izandako onarpen mailari buruz egin duen balorazioa oso positiboa izan da, martxan jarri zenetik, programak ezartzen dituen eskakizunak betetzen dituzten 30.105 Porturako sarrera eta irteera erregistratu baitira.
Bilboko PA-ak eta Interbiak-ek informazioa erregistratzeko garatu dituzten sistema informatikoak oso ondo ibili dira. Ondorioz, plataforma behar bezela egituratuta dago datozen hiru urteetan onuradun gehiago hartu ahal izateko.
Programan izena emateko epea zabalik dirau. Horretarako ezinbestekoa da garraiolariak aldez aurretik Portuko webgunean alta egitea, e-puertobilbao.com aurreabisu plataforma erabiltzea eta telepeajeko sistemaren bat edukitzea.
Informazio guztia webgunean dago. Kontsulta pertsonalizatuak, administrazioa@bilbaoport.eus edo 94 487 12 86 telefonoan.