Gaur inauguratu da ofizialki Errioxako Zentro Logistiko Intermodalaren (Agoncillo) eta Bilboko Portuaren arteko tren-zerbitzua, WEC Lines-k operatua Transporte Royo enpresaren terminalean.
Inaugurazioan parte hartu dute Royo Logística-ko zuzendari nagusi Abel Royok, WEC Lines-eko presidente Patrick Ramek, Errioxako Gobernuko presidente Gonzalo Capellánek eta Bilboko Portuko Agintaritzako presidente Ricardo Barkala. Bertan izan dira ere tokiko agintariak, esportatzaileak, inportatzaileak eta Bilboko portuko komunitate logistikoko ordezkariak.
Zerbitzu hori uztailean jarri zen martxan, eta astean bi irteera ditu, astelehenetan eta ostegunetan, WEC Lines-eko ontziek Portutik Erresuma Batura, Europa kontinentalera, Kanarietara, Casablancara eta Ekialdeko Afrikara egiten dituzten irteerekin lotzeko.
Beraz, dagoeneko Bilboko Portuak honako konexio hauek ditu: Abroñigal, Agoncillo, Arasur, Azuqueca, Bartzelona, Coslada, Jundiz, Errioxa, Noain, Nonduermas, Pancorbo, Sevilla, Silla, Valentzia, Vicálvaro, Villafría eta Zaragozarekin.
Bilboko Portuaren apustu intermodalak, distantzia laburreko lineen eskaintzarekin batera, bere lehiakortasuna hobetzen du, eta garrantzi handia du kate logistikoan, garraioaren deskarbonizatzaile nagusia baita.