Bilboko Portuko 8. ro-ro arrapala egiteko lanak amaitu ditu jada Portuko Agintaritzak. Astilleros Zamakonari esleitu zitzaizkion lanak. Aurrekontua 2,74 milioi euro zen, eta ia sei hilabete iraun dute lanek.
Mugigarria izango da arrapala, 250 tonako karga-ahalmena edukiko du, eta haren zerbitzua eskatzen duten ontzientzat jardungo da.