Amaitu ditu Bilboko Portuko Agintaritzak Axpe (Bilboko Portuaren itsasadarreko kaietako bat, Erandio parean dagoena) indartzeko eta haren sakonera handitzeko lanak. Egindako lanekin, inguruko industria-enpresei (tamaina eta pisu handiko ekipo-ondasunak eraikitzen espezializatuak) zerbitzua ematen dieten barkuen funtzionamendu- eta atrakatze-baldintzak hobetu egiten dira, eta, hala, enpresa horiek lehiakortasun handiagoa izan dezakete, eta trafiko berria lortu. Horrek, halaber, itsaso bidezko esportazioen hazkundean eragingo du.
Zehazki, 3 metrotik 7 metrora handitu da sakonera; hala, tamaina handiagoko barkuak sar daitezke. Bestalde, ontziratu aurretik erabiltzen den kaiaren azalera 2.300 m2 handitu da; hala, 115 metroko ertz berria dago orain, eta 5.000 tonarainoko pisu hileko ontziek erabil dezakete.
Lanek urtebete iraun dute, eta Portuko Agintaritzak 3,4 milioi euro inbertitu ditu. Horiei gehitu behar zaizkie gero kaian zoladura jartzeko emandako 400.000 €-ak.
Proiektu honek Europako Batzordearen finantziazioa jaso du, TEN-T 2012 programaren barruan; inbertsioaren % 10 jarri du.