Iaz, Bilboko Portuak 7,8 milioi tonako zirkulazioa izan zuen Amerikarekin, eta, beraz, % 5eko hazkundea izan zen 2010ekoarekin alderatuta.
Bilboko Portuaren zirkulazio osoaren ia % 25 da. Eremuen arabera, Ipar Amerikak zirkulazioaren % 11 du; Hego Amerikak, % 8,5; eta Erdialdeko Amerikak, % 5.

Bilboko Portuaren eta Hego Amerikaren arteko zirkulazioari dagokionez, 2,7 milioi tonakoa izan zen, eta haietatik % 65 inportazioak dira; batez ere, soja-babak, gas naturala eta produktu siderurgikoak. Esportazio nagusiak produktu kimikoak, produktu siderurgikoak eta makinaria dira. Ontzien arabera, zirkulazioaren % 42 ontziratu gabeko merkantzia solidoak dira; % 27, likidoak; eta % 20, edukiontzietako merkantzia.
Herrialdeen arabera, Brasil da nabarmentzekoa, zirkulazioaren % 43 baitu; haren atzetik, Peru (% 23), Argentina (% 12) eta Venezuela (% 12) daude.
Brasilekiko zirkulazioa
2011n, Brasilekiko zirkulazioa handitu egin zen —zehazki, 1,2 milioi tonakoa izan zen—; % 28ko hazkundea izan zuen aurreko ekitaldiarekin alderatuta. Bilboko Portuarekiko zirkulazioa duten herrialdeetan bigarren garrantzitsuena da Brasil karga lehorrari dagokionez —Britainiar Handia baino ez du aurretik—, eta lehena da ontziratu gabeko merkantzia solidoari dagokionez. Herrialde horretatik nagusiki inportatzen diren merkantziak soja-babak eta produktu siderurgikoak dira. Esportazioei dagokienez, berriz, produktu kimikoak dira gehienak, eta, distantzia handira esportatzen direnak, makinaria eta erremintak.