Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak, gaurko bileran, Zuzendari izendatu du Antonio Aiz Salazar, portuko garraioan, azpiegituran eta kudeaketan esperientzia teknikoa duen profesional ezaguna. Gaur egun, eta 2020az geroztik, URA – Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia izan da.
Antonio Aiz Lanaren Zientzietan lizentziaduna eta Lan-harremanetan/Gizarte-graduatuan diplomaduna da, eta Administrazio Publikoarekin lotutako hainbat master ditu. Ibilbide profesional zabala eta egiaztatua du, batez ere eremu publikoan. Beste kargu eta arduren artean Azpiegitura eta Garraioko Sailburuordea (2017-2020), Garraioetako Sailburuordea (2013-2017), Euskal Trenbide Sareko Idazkari Nagusia (2005-2013), Garraio eta Herri Lanetako Sailburuordea (1998-2005), Eusko Trenbideak, S.A.ko presidentea (hainbat alditan, 1998-2020 bitartean) edo SORTU-3 Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzu Publikoko Presidentea (1995-1997).
Curriculumaren garapen profesionalari dagokionez, azpimarratu behar da, portu-kudeaketarekin lotura zuzena dela eta, Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kide izan dela (hainbat alditan, guztira zazpi urte baino gehiago batuz) eta Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kide izan dela (hainbat alditan, guztira hamar urte baino gehiagoko batuz), bai eta Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuorde izan dela ere, eta sail horren mende zeuden, organikoki eta funtzionalki, Euskal Autonomia Erkidegoen titulartasuneko portu guztiak. Horrez gain, erantzukizun handiko funtzioak izan
ditu euskal trenbide-sarearen kudeaketan, eta, bereziki, Bilboko Portuaren etorkizuneko Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidearen garapenean parte hartu du. Horrez gain, interakzio garrantzitsuak izan ditu Bilboko Portuan URAko zuzendari nagusi gisa garatutako hainbat administrazio-prozesutan eta proiektutan.
Carlos Alzagak Azpiegiturak eta Lurralde Garapenerako Foru Diputatu izendatu zutenean hutsik utzi zuen kargua beteko du Antonio Aizek.