Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak eta Bilboko Portuko Agintaritzak V. Transmodal Foroa egingo dute, maiatzaren 17an, Gasteizen. Topaketa profesional horren helburua da Arabaren eta Bilboko Portuaren eremu logistikoan jarduera dinamizatzeko baterako ekintzak sustatzea, hauen bidez: konkurrentzia-logistikaren adibideen azterketa, trenbide-sektoreari lotutako bolumen handiko nazioarteko logistika, intermodalitatea sustatzeko azken nobedadeak eta enpresek Bilboko Portutik esportatzeko izan litzaketen hainbat aukera.
Foroa amaitzeko, logistika eta intermodalitateko ekimen onenentzako Transmodal Sariak emango zaizkie Araban nahiz Bizkaiko portu-barrutian jarduten duten enpresei. “Ibilbide luzeko enpresa” eta “ekimen berria” kategoriak dituzte sariek.
EAEko logistikako hitzordu garrantzitsuenetako bat bihurtu da Transmodal. Aurreko lau ekitaldietan, sektoreko enpresetako aditu eta profesionalek beren esperientzia eta ezagutza partekatu zituzten parte-hartzaileekin (500 baino gehiago izan ziren).
Forora sartzea doakoa da.