Aragoiko kluster logistikoko (ALIA) ordezkariek Bilboko Portuko instalazioak bisitatu dituzte, kokaleku honen Aragoiko enpresa esportatzaileentzako proiektu berriak eta zerbitzu berriak ezagutzeko, eta lankidetza-eremuak sendotzeko.
Bisita horretan, Andima Ormaetxe Bengoa Portuko Agintaritzako eragiketa-, merkataritza-, logistika- eta estrategia-zuzendariak eta Amaia Sarasola Anzola Merkataritza-garapeneko buruak harrera egin diete. Klusterraren aldetik, bertan izan dira Eduardo Corella Mendoza presidentea, Alfredo Caballero Boné presidenteordea eta Ángel Gil Gallego gerentea.
Logistika Aragoiko BPGaren % 8 da, eta ALIA klusterra sinergiak bilatzeko eta logistika-zerbitzuen lehiakortasuna hobetzeko funtsezko foroa da.