Bilboko portuan egindako “Smart Lighting for Smart Ports” jardunaldian, Bilboko Portuko Agintaritzak eta Signify-k (Euronext: LIGHT), argiztapenean munduko liderrak, argiztapen konektatuak azpiegitura handietan eskaintzen dituen abantailak aurkeztu dituzte. Jardunaldian landutako gaiak, beste batzuen artean, kostuen aurreztea, segurtasun baldintza hobeak langile eta bezeroentzat eta jasangarritasun handiagoa izan dira.
Bilboko portuko argiztapen berriak mozkin ekonomikoak eta ingurune onurak dakartza eta aldi berean, argien kalitatea hobetzen du. Guztira zeuden 1.300 argi-puntuen ordez, Interact City plataforman integratuta dauden ClearFlood proiektoreak eta LED teknologiako Luma luminariak jarri dira.
Bilboko Portuak, Bizkaiko Golkoko gune logistiko garrantzitsuenak, urtean 36 milioi karga eta 3.000 ontzi baino gehiagorekin, aurreko instalazioarekin konparatuz, %50 baino energia gehiago aurreztea lortzen du. Aldi berean, Interact City plataformak Bilboko Portuko Agintaritzari, honako onura hauek eskaintzen dizkio:
- Portuko 1.300 argi-puntuak estazio nagusi bakar batetik kontrolatzea monitorizazioa, informazioa eta jazoerak zehaztea alhabidetuz. Guzti horiek, azpiegituraren mantentze-lanak eta kudeaketa erreztea dakarte.
- Argiztapenean kontsumitutako energiaren erdia baino gehiago aurreztea, ezarritako jasangarritasun helburuen betetzea areagotuz.
- Argiztapena denbora errealean moldatu edo ohiko zereginetan programatzeko erreztasuna. Aldi berean, argiak daukan kalitate handiagoak, langile eta bisitari guztiei lan-inguru seguruagoa edukitzea ahalbidetzen die.
- Etorkizunerako prestatuta dagoen soluzioa da, beste sistema batzuekin integratzeko irekita dagoen sistemaren mailakatze eta erabilerari esker.
“Smart Lighting for Smart Ports” jardunaldia, zeinetan Bilboko Portuko Agintaritzako ordezkariak egon diren, bisita tekniko batekin eta jarritako argiztapen sistema berriaren aukeren demostrazioaz amaitu da.