Apirilaren 16an, asteazkena, iritsiko da Bilboko Portura aurtengo lehen gurutzaontzia. Fram ontziak —Hurtigruten konpainiakoa eta Bergé Marítimak kontsignatua— inauguratuko du denboraldia. 2007an eraiki zen gurutzaontzi hau. 113 metro luze da, eta 220 bidaiarirentzako tokia du. Hamaika eguneko ibilbide bat ari da egiten Europako iparraldean: Lisboatik abiatu zen, eta Bergenen (Norvegia) amaituko da. Lehen aldiz etorriko da Bilbora (Coruñatik dator), eta 07:00etan iritsiko da. 17:00etan abiatuko da Bell Île uhartera (Frantzia).
Denboraldiko bigarren gurutzaontzia, Oceana (261 metro luze eta 2.032 bidaiarirentzako lekua), apirilaren 22an porturatuko da. 2000n eraiki zuten. Carnival Corporation enpresarena da, eta P&O Cruises konpainiak kudeatzen du.
Gaur egungo aurreikuspenen arabera, aurten 55 gurutzaontzi sartuko dira Bilboko Portura. Horrek esan nahi du % 25eko hazkundea izango dela aurreko denboraldiarekiko. 2014an, ontzi-enpresa hauek jardungo dira Bilbon: Azamara, C. Isle Du Ponant,
Classic Int. Cr., Costa Crociere, Crystal Cruises, Fred Olsen, Hapag Lloyd, Holland, Lindblad Expeditions, MSC, Oceania, Princess, Pullmantur, P&O, RCCL, RCI eta Silver Cruises. Nabarmentzekoak dira MSC Cruceros enpresaren 10 eskalak, P&Oren zazpiak eta Fred Olsen-en bostak.