Acideka zenbait europar portutatik datorren azido kloridrikoa deskargatzeko linea irekitzeko proiektu berrian inbertitu du. Horretarako, bere tankeak, kamioiak zamatzeko lekuak eta barne-konexioak egokitu ditu eta Bilboko portuan produktu hau deskargatzeko daukan pantalanean tutueria berria eraiki du.
Jadanik amaituta dauden lanek, konpainiak, ipar Europatik azido kloridrikoarekin etorritako zenbait itsasontzi deskargatzea eta kamioi zisternekin Iberiar penintsulako puntu ezberdinetara banatzea ahalbidetu dute.
Acideka, industriarako diren gai kimikioak garatzen eta biltegiratzen espezializatuta dagoen konpainia da. Bere emakidaren 17.000 m2 –etan, 44 gordailu ditu.