Bahía de Bizkaia Gas (BBG) enpresak, zeina Bilboko Portuko industrialdean baitago, Espainiako gas-sisteman sartutako gas natural likidotuaren % 19 inguru birgasifikatzea lortu zuen iaz, eta kontsumitu zen gasaren % 11 eman zuen.
Emaitza horiei esker, Espainian gehien erabiltzen den birgasifikatze-instalazioa da BBG, eta gas-
sistemaren gas-sarbiderik garrantzitsuenerako bat, Bilboko Portua. 2012an, 44 metano-ontzi iritsi ziren BBGren instalazioetara, 2,7 milioi tonarekin, hots, 2011n baino % 9 gehiagorekin. Gasa, nagusiki, Perutik, Trinidad eta Tobagotik, Norvegiatik eta Nigeriatik zetorren.
BBG 2003ko abuztuan jarri zen martxan, eta ordutik 2012ra bitartean 469 metano-ontzi porturatu dira Bilboko Portuan, 60,4 milioi metro kubiko GNLrekin. Guztira, 403.789 GWh birgasifikatu ditu bederatzi urte hauetan.
Une hauetan, enpresa, non ENAGAS Transporte SAU, Energiaren Euskal Erakundeak eta REFFek parte hartzen baitute, gas natural likidotua metatzeko hirugarren tanga egiten ari da. Tanga horrek 150.000 metro kubiko GNL metatzeko ahalmena izango du. Hartara, guztira 450.000 metro kubikoko metatze-ahalmena izango du. Lanak 2014ko udazkenean amaituko dira.