Beste geldialdi bat egin du Bilbon CNAN Nord Aljeriako konpainiak, Transcoma Shipping ordezkari zuela, ohiko karga eta edukiontziak Espainiako iparraldetik Aljeriara eta Mediterraneoko beste herrialde batzuetara (hala nola Maroko, Tunisia, Egipto edo Turkia), Europako iparraldera eta Estatu Batuetara garraiatuko dituen konexio erregular bat finkatzeko bidean.
Erabilera anitzeko Saoura ontzia etorri da Bilbora (SLP Servicios Logísticos Portuarios izan du zamaketari), 200 tonako bi garabiz hornitua, eta 200 tonako proiektu bat kargatu du Bilbon Aljeriako Annabako portura eramateko.
Viktoria Eugenia Erreginaren kaian egin dira zama-lanak, eta Bilboko Operinter Traimer garraio-koordinatzailea arduratu da lanon koordinazioaz.
Aljeria eta Bilbo arteko konexio erregular bat zabaltzeak garrantzi estrategikoa du, Aljeriako ekonomiaren eboluzio positiboa kontuan harturik. 2015eko urtarriletik azarora bitartean, % 35 hazi da Bilbo eta Aljeria arteko merkantzia arruntaren trafikoa, iazko hilabete-tarte berarekin alderatuz gero.