Maiatzean 18 porturatuko dira, urte osoko kopuru handiena
Gaur (osteguna, maiatzak 24) bi gurutzaontzi iritsiko dira Bilboko Portuaren Getxoko instalazioetara, eta bihar (ostirala, maiatzak 25), beste bi. Noble Caledonia ontzi-konpainiako Island Sky eta Windstar Cr.-ko Star Breeze gurutzaontziak porturatuko dira gaur, 114 eta 200 turista dakartzatela, hurrenez hurren.
Ostiralean, berriz, Oceanía ontzi-konpainiako Seven Seas Explorer eta Silversea Cruiseko Silver Spirit helduko dira Bizkaira, 750 eta 540 bidaiarirekin, hurrenez hurren.
Maiatzean 18 gurutzaontzi porturatuko dira, urte osoko kopuru handiena. Horietatik, zazpi lehenbiziko aldiz etorri edo etorriko dira, batek gaua hemen eman du eta, azkenik, bi gurutzaontzi batera egonak dira lau aldiz.
Ontzi hauek osatzen dute zerrenda: MSC Magnifica (2.500 bidaiarirentzako lekua; astelehenean, hilak 28, da porturatzekoa, lehenbizikoz); Sea Cloud II (maiatzaren 28an hori ere), Seabourn Ovation (maiatzaren 29an) eta Marina (maiatzaren 30ean).
Aurten 19 gurutzaontzi porturatu dira Bilbon, eta Portuko Agintaritzak 2018 osoan 60 bat etortzea espero du. Azkenik, beste datu aipagarri bat: irailaren 15ean, Pullmantur konpainiak Zenith gurutzaontzian itsasoratzeko aukera eskainiko du.