Bilboko Portuko Agintaritzak Smart Port foroan, digitalizazioan eta berrikuntzan dauzkan nobedadeak aurkeztuko ditu. Aipatutako foro hori, azaroaren 19tik 22ra Bartzelonan egingo den Smart City Expo World Congress deritzon nazioarteko topagunearen hirugarren edizioaren barruan dago.
Azokan, 4.0 Portu legez lortu dituen aurrerakuntzak ezagutzera emango ditu eta horien artean, administrazio elektronikoaren hobekuntza dago. e-puertobilbao plataformak operazioak arintzeko, prozedurak errezten eta informazioa telematikoki trukatzen laguntzen du. Dagoeneko, plataforma elektroniko hau 750 enpresek baino gehiagok erabiltzen dute eta hamabi zerbitzu eskaintzen ditu.
Beste nobedade bat, 4.0 Portuak izeneko Fondo estatalaren etorkizuneko lehiaketa sustatzeko sortu den Berrikuntza eta Ikerketa Hub-a da. Zentro honekin, Portuko Agintaritzak Portuan berrikuntza giroa sustatzen lagundu nahi du eta inguruko enpresa eta start-up-ak, lehen deialdi honetarako ideiak eta proiektuak identifikatzera animatu nahi ditu.
Portuko enpresak, beren aldetik, euren terminalak automatizatzen ari dira eta horien artean, CSP Iberian Bilbao Terminal-ek kudeatzen duen edukiontzien terminalean sartzeko ateen automatizazioa nabarmentzen da. Proiektu honek, edukiontziak hartu eta emateko kudeaketa eraginkorragoa izatea eta kamioiek itxaron beharreko denbora %40raino murriztea dakar.