Aintzatespen honekin, Portuko Agintaritzak beste urrats bat eman du
portu hau Green Port bihurtzeko
Bilboko Portua ECOPORTS portu-sarean inskribatu da, Europako portuen arteko ingurumen-ekimen nagusian. 121 kide ditu, eta Itsas Portuen Europako Erakundean (ESPO) integratuta dago.
Hori lortzeko, Portuko Agintaritzak SDM (Self Diagnosis Method), portuarekin zerikusia duten hainbat gairi buruzko galdeketa, arrakastaz bete du.
Ekimen honek bat egin du erakundeak Bilbao Green Port eta ingurumen-erreferente bihurtzeko abian jarritako beste jarduera batzuekin. Ildo horretatik, bere proiektuetatik 27 garapen iraunkorreko gutxienez sei helburutan sartzen dira, 2030eko Agendaren helburuekin bat etorriz; EMAS ziurtagiria seigarren urtez jarraian berritu du; portuko jardueren ingurumen-eraginak jasotzen dituen azterketa den Produktuaren Ingurumen Adierazpena (PIA) edo Environmental Product Declaration (EPD) lortu duen munduko lehen portua izan da; eta Portutik kanpoko 1.300 argi-puntuen ordez LED teknologia jarri zuen, aurreko instalazioarekin alderatuta energiaren % 50 baino gehiago aurreztea lortuz. Ekimen horiei eta beste batzuei esker, CO2 emisioak % 66 murriztu dira 2017tik 2020ra bitartean.
Horrekin batera, ingurumena kontrolatzeko tresna bat garatu du, eta, horren
bidez, adierazleak ikusi ahal izango dira bere webgunearen bidez: airearen kalitatea denbora errealean eta azken asteko neurketa, meteorologia eta ozeanografia.
Aurten ere beste mugarri bat hasi du: datorren urtearen hasieran amaituko den energia-trantsizioko plana.