Bilbao PortLab-ek, Bilboko Portua ekintzailetza- eta berrikuntza-ekosisteman kokatzeko ekimenak, B Accelerator Tower-en (BAT) parte hartuko du, Bizkaia Dorre berrituan egoitza duen berrikuntza- eta ekimen-zentro handian. Zentroak euskal enpresak munduko berrikuntza- eta ekimen-hub nagusiekin konektatuko ditu, eta espezializazio-maila handiko zerbitzuak eskainiko ditu startup-ak azkartzeko eta irtenbide teknologiko berriak garatzeko. Bilboko Portuak irtenbide horiek beroriek erabili ahal izango ditu.
Bilbao PortLab BAT-i atxikitzeari esker, Bilboko Portuko Agintaritzak bultzatutako eta Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioan integratutako berrikuntza- eta ikerketa-hub-a nazioarteko 140 nodo baino gehiagotara konektatuta egongo da, eta startup, enpresa, inbertitzaile eta kide teknologikoen komunitatearekin lankidetzan aritu ahal izango da; portuko enpresekin ez ezik, logistika- eta portu-eremuan proiektu berritzaileak erakartzen eta sortzen ere. Era berean, enpresek, startupek eta pertsona ekintzaileek beren berrikuntza-planak gauzatzeko dauden finantziazio-aukerak aprobetxa ditzaten lagunduko du.
Bilbao PortLab enpresa- eta berrikuntza-arloetan erreferentzia diren erakunde publiko eta pribatuen ekosistemaren parte izango da, energiaren, fintech, komunikazioak eta teknologia, industria, azpiegiturak, mugikortasuna edo foodtech sektoreetako lehen mailako eragileek osatua. Horiek, zentro teknologikoekin, unibertsitateekin, sektore-eragileekin, inbertsio-agenteekin eta B Accelerator Tower-i atxikitako proiektu-
azeleragailuekin batera, eta startup-en laguntzaz, sektore bakoitzaren erronkei erantzungo dieten irtenbide berritzaileak garatu eta profesionalen talentua erakarri eta sustatuko dute.
Hala, BAT-ek berrikuntza teknologikoko eta negozio-eredu iraunkorragoetako proiektu intentsiboenak sustatuko ditu, baita eragile osagarrien tipologia desberdinen kontzentrazioa eta eragile bakoitzarentzat balio erantsiko zerbitzu-zorro bat izatea ere. Horretarako, mundu pribatuko adituen eskutik eta laguntza publiko handienarekin, proiektu berritzaileak abian jartzen eta inbertitzen laguntzen duten laguntza- eta politika-programez baliatuko da.