4.0 Portuen Fondoan parte hartu nahi duten hogeita hamar bat proiektu berritzaile jaso ditu
Bilboko Portuak Bilbao PortLab batzordearen lehen bilera hartu du eta bertan, Bilboko Portu Agintaritzako Lehendakaria Ricardo Barkala, eta Estatuko Portuen Berrikuntza saileko burua Jose Llorca egon dira bai eta SPRI (eusko Jaurlaritzako Enpresa Garapenerako Agentzia), Seed Capital Bizkaia eta Beaz (biak Bizkaiko Foru Aldundiko soziezateak), Tecnalia, UniportBilbao/BCLM, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Uniberitateko ordezkariak ere.
Bileran agerian geratu da enpresei Portu Agintaritzak aurtengo uztailean martxan jarritako ekimen hau interesatzen zaiela, hogeita hamar batek 4.0 Portuen Fondoaren deialdia iragartzen den bitartean euren proiektuak aurreratu dutelako Era berean balioa eman zaio, erakunde arteko koordinazioari eta Estatuko Portuen Fondoa, Portuko Agintaritzaren ekimena eta berrikuntzarako euskal sistemako beste programa batzuen artean bilatzen den osagarritasunari.
Jardunaldian zehar, Bilboko Portu Agintaritzak bere webgunean (www.bilbaoport.eus) enpresek beren kontsultak eta proiektu berritzaileak heleratzeko atala martxan jarriko duela iragarri du.
Bilbao PortLab-en helburua, Portuko enpresen artean berrikuntza erronkak identifikatu eta start-up, ekintzaile eta enpresen eskura froga errealen ingurua (living lab) jartzea da prototipoak frogatu eta gara ditzaten, bai eta Portuko enpresekin harrenanetan jarri, proiektuak garatzeko espazioa eman eta ekintzaileei norbanakako Lan Planak eginez laguntzea ere.
Batzorde honen zereginen artean, berrikuntzarako euskal ekosistemaren ekintzatzailetzari laguntzeko herremintak eta 4.0 Portuen Fondoa koordinatzea (diru-laguntzak, seed capital, business angels, e.a), eta identifikatutako proiektuen arrakasta aukerak maximizatzea daude.
Ekimena, Portu Agintaritzaren plan estrategikoaren helburuen barruan kokatzen da, Portua berrikuntzan eta digitalizazioan erreferente bihurtzeko.
4.0 Portuen Fondoa
4.0 Portu Fondoaren lehen deialdia datozen asteetan iragarriko da 12 milioi euroko zenbatekoaz. Aipatutako diru kopuru hori 28 Portu Agintaritzek – Bilbok barne – beren cash flowaren %1eko ekarpenaren bidez eman dute. 40. Fondoaren kudeatzailea Estatuko Portuak deritzona da.