Bilboko Portuko Agintaritzak irailaren 24an eta 25ean ospatuko den Biscay Bay StartUp Campus (BBSC) lehiaketan Bilbao PortLab aurkeztuko du. Bilbao PortLab-en helburua Bilboko Portuan berrikuntza-ekosistema bat sortzea da, portu-komunitatearekin lan eginez barruan sor daitezkeen proiektu berritzaileetan edo kanpoko proiektu berritzaileak erakarriz. Benetako proba-ingurune bat (living lab) eskaintzen die start-upei, ekintzaileei eta enpresei, prototipoak probatu eta garatzeko, portuko enpresekin harremanak izateko, proiektuak garatzeko eta ekintzaileei laguntzeko eremu bat eskainiz, horretarako, banakako lan-planak eginez.
BBSCren hirugarren edizioa aurten birtuala izango da, Bilboko Azkuna Zentrotik egingo da eta Berrikuntza Irekian jarriko du arreta, nazioarteko startup-en sortzaileek parte-hartzearekin. Ostegunean, hilak 24, 13:00etan, Portuko Agintaritzak mahai batean parte hartuko du Iberdrolarekin eta Airbusekin batera.
Antolatzaileen xedea pertsona berritzaileen belaunaldi berria sortzea eta Bizkaia startup-ak eta gazte ekintzaileak laguntzen dituen lurralde berritzaile gisa kokatzea da. BBSC Biscay Startup Bayko kidea da, lurraldea munduko nodo konektatuena bihurtzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren estrategia. Iberdrolaren, BBKren, KPMGren, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Ur Partzuergoaren babesa du, baita Bilboko Portuko Agintaritzarena ere.
Portuko Agintaritzarentzat, “BBSCren ekimena gure Plan Estrategikoaren helburuetan kokatzen da, Bizkaia berrikuntzan eta digitalizazioan erreferente bihurtzeko. Bilbok, Bizkaiko portuak eta ardatz atlantikoko portu nagusiak, bai
eta bertako portu-komunitateak ere, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren aldeko apustu horren erakusgarri izan behar dute. Hori dela eta, Bilbao PortLab sortu dugu, eta gure start-up-ak ekimen hau ezagutzera eta gure portuaren beharretara egokitzen diren proiektuekin hurbiltzera gonbidatzen ditugu”.
Dagoeneko, Bilbao PortLab-ek 4.0 Portuen Funtsaren lehen deialdira aurkezteko interesa duten Bilboko Portuari lotutako 60 proiektu identifikatu ditu. Funts hori uztailaren 27an argitaratu zen, 12 milioi euroko zenbatekoan.
Informazio gehiago eta izen-emateak: biscaybaystartupcampus.com