Ekitaldian, Bilboko Portuko Agintaritzak berrikuntza-ekosistema bat sortzeko egin dituen ekimenak aurkeztu dira
BIC Bizkaia Ezkerraldeak, Barakaldon, jardunaldia hartu du Bilbao PortLab izeneko Bilboko Portuaren ekimena eta 2021eko Ports 4.0 laguntzen deialdia ezagutzera emateko Bilbao PortLab-ek, BIC Bizkaia Ezkerraldeak eta Bizkaia Orekan taldeak elkarrekin antolatu dutena. Portuko sektore logistikorako produktu, zerbitzu edo prozesu berritzaileak garatzera bideratuta dago ekimen hau, bereziki arlo teknologikoan negozio-lerro berriak merkaturatu nahi dituzten eta Bilboko Portua haientzat aukera bat izan daitekeela uste duten sortzen ari diren enpresentzat, spin-off-entzat eta enpresa finkatuentzat.
Jardunaldi honen helburua izan da Ports 4.0 laguntzen esparruan, edo haietatik kanpo, eraginkortasun logistikoaren eremuko azpiegitura, operazio edo zerbitzu eskaintzaren arloan; ingurumen eta energia jasangarritasunaren arloan; prozesu eta plataforma adimendunen digitalizazioaren arloan; edo segurtasunaren eta babesaren arloan, kontzeptuzko proba bat edo proiektu pilotu bat egin nahi duten proiektu ekintzaile edo ETE berritzaileekin harremanetan jartzea.
Bilbao PortLab Bilboko Portuan berrikuntza-ekosistema bat sortzeko ekimena da, eta Ports 4.0 laguntza-programa, berriz, portuko logistika-sektoreko ekosistema horretan parte hartu nahi duten aktoreentzako finantziazioa lortzen laguntzen du, 4. industria-iraultzaren testuinguruan, berrikuntza portuko sektore logistikoan lehiakortasun-, eraginkortasun-, iraunkortasun-,
segurtasun- eta babes-elementu gisa sustatzeko eta aktiboki barneratzeko, 4.0 ekonomiaranzko trantsizioa errazteko.
Jardunaldi hau Bilbao PortLab-en, Bilboko Portuko Agintaritzaren berrikuntza hub-aren, sentsibilizazio- eta prestakuntza-jardueren barruan kokatzen da. Portuko enpresekin lan egiten du erronkak identifikatuz eta kanpoko proiektu berritzaileak erakartzen. Horrez gain, start-up-en, ekintzaileen eta enpresen eskura jartzen du prototipoak probatzeko eta garatzeko benetako proba-ingurunea (living lab), Portuko enpresekiko kontaktuak erraztuz, proiektuak garatzeko espazioak emanez eta pertsona ekintzaileei lagunduz.
Jardunaldian honako hauek parte hartu dute: Joseba Goikouria, BIC Bizkaia Ezkerraldeko zuzendari kudeatzailea; Nagore Ardanza, Bilboko Port Labeko koordinatzailea; Sergio Gallastegui Herrero, CodeContract-eko CEO & Lead Blokchain; eta Jorge García, Aquadat Efficient Innovation-eko Kofundatzailea & CEO.