Bilboko Portuan, Bilbao PortLab-eko aholku-batzordearen bigarren bilera egin da eta aipatutako horretan ezagutzera eman dira 4.0 Portuen Funtsaren lehen deialdian aurkeztutako ehun bat proiektuak eta Portuan lehiakortasuna sustatzeko eman beharreko urratsak. Punta-puntako proiektuek eta gune honen beharrizanekin bat gehien datozenek, zentro honen laguntza izango dute, 4.0 Funtsak lortu edo ez.
Bileran ere onartu da, Bilbao PortLab-ek 2021erako hiru ardatzetan bideratuta daukan bide-orria: proiektu berritzaileen finantzaketa; sentsibilizazioa eta prestakuntza; eta proiektuei eta portuko elkarteari eskainiko zaizkien zerbitzuak.
Bilbao PortLab-en helburua da, Bilboko portuan berrikuntza ekosistema sortzea. Horretarako, portuko enpresekin batera lan egingo du bertan sortzen diren proiektu berritzaileetan edo kanpotik ekarritako proiektuetan eta enpresak gonbidatzen ditu, beren berrikuntza planak finantzatzeko agertzen ari diren edo etorkizunean ager daitezkeen aukerak aprobetxatzera.
Horretarako, start-upen, ekintzaileen eta enpresen eskura proba inguru erreala (living lab) jartzen du prototipoak probatu eta garatu ditzaten, eta Portuko enpreseekiko kontaktuak eta proiektuak garatzeko espazioa ematen die bai eta banakako lan-planak egin ere, ekintzaileei laguntzeko.
Hori dela eta, Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioan integratu da, horrek, zentroa sustatzeko eta koordinatzeko taldea sortu baitu. Aholku-batzordea, honako hauetako ordezkariek osatuta dago: Estatuko Portuak,
SPRI) taldea (Eusko Jaurlaritzako Enpresa Garapenerako Agentzia), Seed Capital Bizkaia eta Beaz (biak Bizkaiko Foru Aldundiko sozietateak), Tecnalia, UniportBilbao/BCLM, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, MLC, Innobasque; ORKESTRA Lehiakortasunaren Euskal Institutua, euskal Itsas Foroa eta Bilboko Portuko Agintaritza bera.
Zentzu honetan, Bilboko Portuko Agintaritzak bere webgunean (www.bilbaoport.eus) atal bat martxan jarriko du, enpresek beren kontsultak eta proiektu berritzaileak heleraz ditzaten.