Bilboko Portuko berrikuntza-hubak, Bilbao PortLabek, Ekonomia Urdina eta Jasangarritasuna Bizkortzeko Ekosistema gisa Portuek duten zereginari buruzko ekitaldi batean parte hartu du. Ekitaldi hori Kretan egin da, CPMRren (Conference of Peripheral Maritime Regions) 50. Batzar Orokorraren esparruan.
Zehazki, Julia Copplak Bilbao PortLaben esperientziak eta ikuspegiak partekatu ditu Portuek Jasangarritasuneko eta Ekonomia Urdineko hubak bezala jokatzen duten papera jorratu duen mahai-inguru batean. Bertan, hainbat interes-taldetako eta eskualdetako ordezkariek ere parte hartu dute: Akitania Berriko eskualdeko kontseilari eta Arku Atlantikoko Batzordearen ordezkari Mathieu Bergé; POM West-Vlaanderen klusterreko manager eta Ipar Itsasoko ordezkari Ira Lardinois; Okzitaniako eskualdeko kontseilari eta Mediterraneoaren arteko Batzordeko ordezkari Sebastien Denaja; eta Suediako Norrbotten eskualdeko kontseilari Nils-Olov Lindfors.
Ekitaldian zehar, Bilbao PortLabek, gainera, hainbat jarduera eta bileratan parte hartu du, kontaktuen sarea zabalduz sinergiak identifikatzeko eta Bilboko Portuko berrikuntza-ekosistemarako gero eta aukera gehiago sortzeko helburuarekin.
Bilbao PortLabi buruz
Bilbao PortLabek, Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioaren barruan dagoen Bilboko Portuko berrikuntza-hubak, jatorri desberdineko 400 agente inguru eta ehun match edo konexio baino gehiago dituen ekosistema bat sortu du. Horien
artean, 24 “match hirukoitz” aipa daitezke, non identifikatutako portuko komunitatearen erronka bat, erronka horretarako irtenbide bat eta proiektua garatzeko finantziazioa batzen diren.
Atlantic Smart Ports Blue Acceleration Network-i buruz
Topaketa hau Atlantic Smart Ports Blue Acceleration Network (AspBAN) proiektuaren parte da. Europar Batasunak finantzatutako ekimena da, azelerazio dinamikoko zerbitzuen plataforma bat garatzeko, non Atlantikoko portuek ekonomia urdinaren erdigune gisa funtzionatzen duten. Proiektu honen helburua da portuek beren negozio-ereduak eta diru-sarreren iturriak dibertsifikatzea, ekonomia ozeaniko jasangarria lortzen laguntzea eta eginkizun estrategikoa betetzea enpresa urdinen belaunaldi berri baterako merkaturatze-plataforma gisa.