EPD International ziurtagiria lortzeko, portu elkarteko berrogeita hamar bat enpresek parte hartu dute eta Teknaliaren aholkularitza izan du
Bilbao, portu zerbitzuen Bizitza Zikloaren Analisian oinarritzen den Ingurumen Adierazpena lortu duen munduko lehen portua da. EPD International ziurtagiria, Bilboko portu elkarteko trafiko edota zerbitzu ezberdineko berrogeita hamar bat enpresen lankidetzaren emaitza da eta Portuko jarduteek ingurumenean sortzen dituzten eraginak biltzen ditu eta ikerketa eta garapen teknologikoko Tecnalia zentruaren aholkularitza izan du.
Produktuaren Ingurumen Adierazpena (PIA) edo ingelesez Environmental Product Declaration (EPD) deritzona, III motako eko-etiketa da; hau da; produktu, prozesu edo zerbitzu baten bizitza zikloak ingurumenean duen eraginari buruzko informazioa ematen duen agiria.
Informazio hau, produktuaren maila arau batzuk (PCR) zehazten dituen gida bati jarraituz biltzen da. EPD-etarako programa ezagunetariko bat, Portuak aplikatu duen eta 32 naziotatik zehar 650 EPD baino gehiago bananduta dituen “The International EPD System” da.
Analisia, aztertzen ari den sistemaren masa eta energia balantzea egitean datza. Honen bidez, sartze eta irtete adierazgarriak identifikatzen dira ingurumenean izango duten eragina ebaluatzeko.
Akreditazioa entregatzeaAzterlana 2016an hasi zen, 2015eko urtealdii osoko datuekin. Proiektuaren konplexutasunak eta aztertu behar izan diren datu ugariak, azterlana 2018an amaitzea eta ondorioz, egiaztagiria 2019an lortzea ekarri dute.
Azterlanean, PCR-an identifikatu diren jarraiko prozesu hauek sartu dira: erregaien ekoizpena; lehengaiak; gai osagarriak; erabilitako ura; portu, eraikin, biltegi eta itsasargien eraikuntza; dragatzeak; makineria, eraikin eta ibilgailuen mantentzea; makinetan eta galdaretan kontsumitutako erregaiak; elektrizitate kontsumoa; langileen garraioa; edo hondakinen bilketa eta tratamendua.
Ateratako ondorioak, honako hauek dira:
- Eragin adierazgarriena daukaten materialak, eraikuntzakoak dira.
- Erregaien eragina adierazgarria da ere zenbait eragin mailetan.
- Elektrizitatea, guztirako eraginean zerikusi handiena daukan prozesua da.
- Erregaien kontsumoak sortutako zenbait isurpen (CO2, NOX, azken hau konkretuki) garrantzitsuak dira zenbait kategorietan.
- MARPOL V hondakinak eta hidrokarburoak dauzkaten lupetzak, ingurunearen alderdirik garrantzitsuenak dira.
Gune guztietako eragina diagnostikatuta eta kontrolatuta, Bilboko Portuak orain, hobetu beharreko aldeak detektatu eta ondorioz, ingurune-eragina gutxitzeko neurriak hartu ahal izateko tresna daukala esan daiteke.
Zentzu honetan eta Bilboko Portu Agintaritzari dagokionez, erakunde honek, bere zerbitzuetan honako hobetze neurriak aplikatuz ingurumen-eragina gutxitzen laguntzen du:
- Ibilgailuen flota berritzea, ordezko erregaiak erabil ditzaten.
- Erabiltzen duen elektrizitatea %100ean iturri berriztagarrikoak izatea helburutzat jartzea.
- Portuko gainontzeko enpresek honelako ekimenak garatzera erakartzea, beste batzuen artean, jardunbide egokien hitzarmenen bidez.
- Orain arte bezala, itsasontzientzat erregai garbiagoen erabilera (biofuelak, GNL…) sustatzen duten europar proiektuetan parte hartuz.
- Airearen kalitatea ebaluatzeko eta kontrolatzeko sistemak hobetuz.
- Portuak, URA eta Ur Partzuergoarekin batera Portuaren itsasorako isurpen-puntuak ahalik eta gehien gutxitzeko martxan jarri duen proiektuan aurreratuz.
- Kai berrien eraikuntzan, berrerabilitako erraikuntza gaien %85a eta siderurgi agregakinak erabiliz.