Hitzarmenak barne hartzen du 350 metro linealeko kai-tarte bat erreformatzea eta Itsasadarra ingurune horretan dragatzea
BILBAO Ría 2000k Galindoko kaiak berroneratuko ditu, Barakaldon, Barakaldoko Udalarekin eta Bilboko Portu Agintaritzarekin gaur sinatutako Hitzarmenari esker; hitzarmen horretan ezartzen da, gainera, Portu Agintaritzak itsasadarra dragatuko duela kaien ingurunean.
Hitzarmena sinatzeko ekitaldian egon dira Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea eta BILBAO Ría 2000ko Presidentea; Amaia del Campo, Barakaldoko Alkatea eta BILBAO Ría 2000ko Kontseilaria; Ricardo Barkala, Bilboko Portu Agintaritzaren Presidentea eta BILBAO Ría 2000ko Kontseilaria; eta Ángel Maria Nieva, BILBAO Ría 2000ko Zuzendari Nagusia.
Jarduera-eremuak barne harten du Portuko dartsenaren eta Galindo ibaiaren bokalearen arteko 350 metro linealeko kai-tarte bat, gaur egun oso hondatuta dagoena.
Kai horiek berroneratu egingo dira, euren oraingo geometria galdu gabe, etorkizunean itsasontziak bertan porturatzeko eta hortik abiatzeko, dela ibai-garraioko erabileretarako dela aisialdiko edo turismoko xedeetarako.
Portu Agintaritzak, berriz, Itsasadarraren hondoan dagoen materiala dragatuko du.
Portu Agintaritzaren esku-hartzearen bidez, gutxi gorabehera 30.600 metro kubikoko materiala dragatuko da Itsasadarraren hondotik, kaien ondoko esparruan, gehi beste 48.150 metro kubiko Portuko dartsenan, etorkizunean eremu horren erabilera nautikoa eta aisialdikoa ahalbidetzeko.
![Sinatzeko unea Sinatzeko unea](https://www.bilbaoport.eus/wp-content/uploads/2022/12/Firmaconvenio.jpg)
Kai horien ingurunea BILBAO Ría 2000k etorkizunerako proiektatuta duen Erriberako parkean dago sartuta; bertan, aurreikusita dago kirol nautikoetarako azpiegiturak eraikitzea, eta baita hiri-kai bat eta pantalan flotagarri bat ere.
Gainera, aurreikusita dago eremu hortik sartzea Bizkaiko Foru Aldundiak Erandio eta Barakaldo artean –itsasadarraren gainetik- txirrindulari eta oinezkoentzat eraikiko duen zaldaina.