Aurten ere, Bilboko Portuko Agintaritzak Green Gas Mobility Summiten parte hartuko du, irailaren 21ean eta 22an izango da ekitaldian. Bertan, Biogasak, hidrogenoak eta gas neutroak garraiobide guztiak deskarbonizatzeko erronka lortzeko eskaintzen dituzten aukerak aztertuko dira.
Bilboko Portua erreferentzia da gas-merkatuan. Batetik, 3,8 milioi tona gas natural inguru mugitzen ditu, gas natural likidotua birgasifikatzen duen Bahía de Bizkaia Gas (BBG) enpresari esker Estatuko GNLn lehen portua dela. Iaz, instalazio honek gas natural likidotu guztiaren % 27,5 eman zion Espainiako gas-sistemari.
Bestalde, kokaleku honek gasez bultzatutako ontziak hartu ditu, eta, Repsolen eskutik, datorren urtean gas-zerbitzugune bat izango du bere instalazioetan.
Era berean, Portuko Agintaritzak, Remolcadores Ibaizabalekin, Astilleros Muruetarekin, Estatuko Portuekin, Enagasekin eta, Energiaren Euskal Erakundearen bidez, Eusko Jaurlaritzarekin batera, Mediterraneoko eta Atlantikoko Europako korridoreak deskarbonizatzen lagundu nahi duen CORE LNGas Hive egitasmoaren Connecting Europe Facility (CEF), Call 2014 F02 deialdian parte hartu du.
Testuinguru honetan, Euskadi itsas eremuan dagoeneko amaituta dauden eta Europako Batzordearen funtsak jaso dituzten GNL ezartzeko hiru proiekturen buru izan da: Bahía de Bizkaia Gas birgasifikatzailearen pantalana egokitzeko lanak, tamaina txikiko ontziek instalazio horietatik gas likidotua kargatu ahal izan dezaten; itsasontziak itsasontziz hornitzeko gai den GNL ontzi hornitzaile baten martxan jartzea; eta gas naturalezko atoiontzi baten eraikuntza, Espainiako lehena, Grupo Ibaizabal buru duena eta 2020ko udatik aurrera Portuan lanean ari dena.
Era berean, Bilboko Portuko Agintaritzak trantsizio energetikorako plan bat izango du urte-amaieran, 2050ean Bilboko portuko jarduera deskarbonizatzeko
xedearekin. Plan horretan, besteak beste, Bio GNL kaiko hornidura aztertzen ari dira; eta, beste alde batetik, ontzientzako GNL erregaia biltegiratu eta hornitzeko sistema jartzea sustatzen du. Horrez gain, Repsol/Petronoren aldetik, 2023rako cold ironing instalazioa eta beste proiektu giltzarri eta estrategiko batzuk jarriko ditu. Horiei esker, 2024an Bilboko Portua deskarbonizazio-hub bihurtuko da.
Proiektu horietako bat energia berriztagarriarekin sortutako hidrogeno berdearekin erregai sintetikoak ekoizteko munduko instalazio handienetako bat eraikitzea da. Instalazio horri esker, Bilboko Portua funtsezko atala izango da Hidrogenoaren Euskal Korridorean.
Geroago, aipatutako proiektuaren osagarri, hiri-hondakinetatik (papera, kartoia, plastikoa eta ehunak) gasa sortzeko instalazio bat martxan jarriko da, erregai tradizionalak erabiltzea saihestuko duena eta ekonomia zirkularra sustatuko duena.