Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) egingo da World Maritime Week topaketa, martxoaren 27tik 31ra bitartean. Itsas sektoreak itsas energia, arrantza, ontzigintza eta portuen alorretan dituen aukera eta joerei buruzko nazioarteko hitzaldien egitarau oso bat, erakusketak eta lau foro izango dira.
Portuaren foroa, FuturePort izenekoa, martxoaren 29an izango da (asteazkena), eta izenburu hau izango du: “Itsasoko eta portuko industria jasangarriago baterako azpiegiturak eta ekipamenduak”. Hiru eztabaida-mahai izango dira jardunaldian, eta gai hauek landuko dira: ontzi-konpainien ingurumen-estrategia eta hark Europako portuetan duen eragina;
Ameriketako portuetako proiektuak eta haien ingurumen-estrategia, eta portuen etorkizuna. Foroa amaitutakoan, Bilboko Portuaren instalazioetara bisita gidatua egingo da.