Bilboko Portuko Agintaritzak garraio-kudeatzaileentzako erreserba-zerbitzua eta zamaketa-jarraibideak ipini ditu martxan e-puertobilbao plataforma telematikoan. Sparber enpresa izan da lehena zerbitzu hori erabiltzen, eta funtzioen azterketan ere lagundu du. Berrogei oineko sei kontainerretarako erreserba (bookinga) egin du aipatutako enpresak.
Zerbitzu horri esker, garraio-kudeatzaileek 60 ontzi-konpainiatan baino gehiagotan egin ditzakete leku-erreserbak —munduko handienetan, adibidez—, e-puertobilbao-ren zerbitzuaren eta INTTRA armadore-plataformaren arteko itunari esker. Erreserbak egiteaz gain, itsas operadoreek garraio-jarraibideak bete ditzakete, eta, hala, beren edukiontzien itsasoko trazabilitate-zerbitzua erabili.
Helburua da konexio-bide osagarri bat eskaintzea garraio-kudeatzaileei, Bilboko Portuko itsas zerbitzuak erabil ditzaten.
Beste zerbitzu batzuk ere garatu dira e-puertobilbao plataforman garraio-kudeatzaileentzat; besteak beste, Entregatzekoak/Onartzekoak zerbitzua eta pisu egiaztatua.