Bilboko Portuko Viktoria Erreginaren kaian, 38.000 metro koadro erabilgarri ditu, eta, han, futbol-zelai baten neurriko pabiloi bat du, zutaberik gabea
Bilboko Gordailu Zabalaren Partzuergoak, zeina Bilboko Portuan baitago, hainbat jatorritako 400.000 tona merkantziaren zirkulazioa erregistratzen du urtero. Kargamentu gehiena lehengaiak dira, hala nola burdina, eztainua eta nikela, bai eta ontziratu gabeko produktuak eta oleaginosoak ere.
22 langile eta 38.000 metro koadro erabilgarri ditu. Han, futbol-zelai baten neurriko pabiloi bat du, zutaberik gabea. Instalazio horietan, kanpoan salerosten duten enpresei aukera ematen die muga-zergak eta zergak alde batera utzita merkantziak zaintzeko. Hala, firma komertzial horiek Ogasunari kontuak eman aurretik doitu ditzakete negozioak edo itxi ordainketak. Halaber, fidagarritasun handiko zaintza-zerbitzu bat ematen die jabeei. Izan ere, zaintza- eta segurtasun-neurri sofistikatuak aplikatzen ditu.
Gordailua Eragile Ekonomiko Baimendua da, eta biltegiratzen dituen merkantzia batzuk burdinazkoak ez diren metalen Londresko burtsan kotizatzen dira (London Metal Exchange).
Erakundeak ia mende bat du, 1919an sortu baitzen, eta Portuko Agintaritzaren, Bilboko Merkataritza Ganberaren eta Aldundiaren partaidetza du. 2002an, Deustuko kanala utzi —Idom ingeniaritza-egoitza modernoari utzi zion lekua—, eta gaur egungo kokalekura joan zen, Santurtziko Viktoria Erreginaren kaira.