Bilboko Gordetegi Zabalaren Partzuergoari Eragile Ekonomiko Baimenduaren (EEB) akreditazioa, babes- eta segurtasun-modalitatekoa, eman dio Zerga Agentziak. Horrenbestez, akreditazio hori lortu duen Espainiako lehenengoetako gordailu zabala dugu Bilbokoa.
Hamar biltegi polibalente moderno ditu erakunde horrek Bilboko Portuko Viktoria Erregina kaian, eta, guztira, 27.200 metro koadroko azalera du.