“Itsasadarraren magia” erakusketak Bilboko Portuko Agintaritzaren laguntza du
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, ikus-entzunezko erakusketa interaktibo berri bat egongo da ikusgai. Erakusketa horrek ibilbide bat egiten du Bilbo Metropoliaren Saneamendu Plan Integralaren 35 urteetan barrena. Hain zuzen, plan horrek eraldatu egin du itsasadarraren irudia, eta hiriaren eta inguruaren ardatz bihurtu du, herritar guztiek goza dezaten. Erakusketa oso dibulgatzailea da, eta, uraren zikloaren berri emateko, garai bateko argazkiak eta bideoak ditu. Horrez gain, itsasadarrean bizi diren espezieei buruzko informazioa ematen du, eta kutsaduragatik Europako ibilgu hondatuenetako bat izandakoan oraindik ere ikus daitezkeen aztarnak erakusten ditu.
“Itsasadarraren magia. 35 urtez bizia sortuz” proiektua elkarrekin antolatu dute Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak, Bilbao Bizkaia
Ur Partzuergoak eta AZTI zentro teknologikoak, Bilboko Portuko Agintaritzaren laguntzarekin.