Maiatzaren 16tik 18ra egingo da, Bilbon, Nazioarteko II. Itsas Biltzarra, Merkataritza Nabigazioko Kapitainen Bizkaiko Elkarteak (MNKBE) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) antolatuta. Ikuspegi ugaritatik jorratuko dira, biltzar horretan, itsas jardueraren zenbait alor, batez ere portu-eremuei dagozkienak.
“Itsas industria XXI. mendean” du izena biltzarrak, zeinak sektore horretako profesionalen topagune bihurtzea baitu xede. Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) paraninfoan izango dira saioak, Abandoibarra Etorbidean, eta Bilboko Portuko Agintaritzaren presidenteak, Asier Atutxak, egingo du hasierako hitzaldia.
Sei gai jorratuko dira asteartean, hilak 16: ontzigintza, legedia, gurutzaontziak, arrantza-industria, trebakuntza eta itsasoko segurtasuna.
Asteazkenean ere, hilak 17, sei gai jorratuko dira: Laneko Arriskuen Prebentzioa (LAP) itsas ingurunean, itsas zirkulazioa,
historia eta soziologia, teknologia eta berrikuntza, eta I+G.
Biltzarraren amaiera-egunean (osteguna, maiatzak 18), berriz, bi hitzaldi hauek eskainiko dira: “Portuen eta portuetako instalazioen kudeaketa”, eta “Babes-portuak”.