Bilboko Portu Agintaritzak, Bilboko Portuaren Espazio eta Erabileren Mugaketaren funtsezko aldaketa onartu du (PEEM), aipatutako agirian, Kanpoko Badian (Kai-mutur Zentrala) eta Itsasadarrean (Udondoko Ditxoa) burututako lanen ondorioz sortutako lur-azalera berriak gehitu eta horiei emango zaien erabilerak finkatzeko helburuaz.
Alde batetik, Zabalkuntzaren Kai-Mutur Zentralaren lehen faseari, 267.948,92 metro karratuko lur azalera berria ekarri duen horri, A5 eta A6 kaien itsaslabarretik hurbilen dagoen inguruko 100 metroko aldeari portu erabilera komertziala eman zaio, eta barnealdeko gainontzekoari eta aipatutako kaien atzeko azalerari, portu erabilera mistoa; hau da, portu komertziala eta portu osagarria, erabilera komertziala nagusia izanik.
Erabilera komertziala, lur eta itsas garraio moduen arteko trukearekin eta portuko zerbitzu eta beste merkataritza jardueren garapenarekin zerikusia daukana da. Erabilera osagarriak edo lagungarriak, bere aldetik, logistika eta biltegiratze jarduerekin zerikusia daukatenak eta industria edo merkataritza enpresei dagozkienak hartzen ditu. Azken enpresa hauek portuan daukaten kokapena, portuko trafikoarekin daukaten harremanak, sortzen dituzten itsas-trafikoen bolumenak edo portuko erabiltzaileei eskaintzen dizkieten zerbitzuek justifikatuta egon beharko da.
Horri dagokionez, Kai-Mutur Zentralak, gehien bat, bere aniztasun operatiboa indartuko duten inplantazio berriak eta trafiko komertzialak hartzea aurreikusi da, bai eta eurekin harremana daukaten edo osagarriak diren beste jarduera batzuk ere. Adierazitako jarduera hauek, Bilboko Portuaren hinterland-ekiko konexioagatik eta arrazoi logistiko edo operatiboengatik portu-aldean kokatuta egon beharko dira, baina horrez gain ezinbestekoa izango da portu trafikoak sortzea. Guzti hori, kontuan harturik, Bilboko Portuaren azalera ustiagarriaren gaur egungo okupazio maila %87koa dela eta 2019ko amaierarako %90koa izatea aurreikusi dela.
Bestalde, Udondoko Ditxoan (Erandio) sortutako 24.000 metro karratu inguruko azalera berriari, portu-osagarria motako erabilera eman zaio. Azalera honen zati bat, 16.000 metro karratu, Navacel-i emakidan eman zaio, energia sektoreko ondasun handien hornidurako bere enpresa garapena bermatzeko.
Beste alde batetik, Kai-Mutur zentralaren hasierako barnealdearen portu erabilerak, 98.500 m2 –ko azaleran eragina daukan A2 eta A3 Kaien luzapenean, hai zuzen ere, aldatu egin dira. Adierazitako espazio hau, Kai-Mutur Zentralerako proposatu diren erabilerekin bat etorriz, merkataritza portu erabilera izatetik, portu erabilera mistoa (komertziala/ osagarria) edukitzera pasatuko litzateke.
Azkenean, Lucero Puntatik errepidez sartzeko sarbidea babesten duten luzetarako hormek edo kaiek okupatzen dituzten espazioak portuko herri-jabariari lotzea erabaki da, beren egonkortasuna eta babesa bermatzeko helburuaz, eragindutako azalerei erreserbako portu erabilera emanez.
Aipatutako Bilboko Portuaren PEEM-ren funtsezko aldaketa onartu ondoren, Estatuko Portuak eta Merkataritza-Nabigazio Legearen 69. artikuluaren 3. eta ondorengo ataletan aurreikusitako prozedura garatu beharko du, eskumen sektorialak dauzkaten Administrazioek eska ditzaketen txostenak barne, eta aldi berean, espedientea, 45 egunez jendaurrean jarriko da. Adierazitako izapidetza amaituta, espedientea Estatuko Portuetara igorriko da, berorrek aurreikusitako legezko izapidetza, eragindutako Ministerioen txostenak jasoz jarrai dezan, Sustapen Ministerioak behin-betiko onartzen duen arte.