Ibilbideak, maiatzaren 30etik ekainaren 2ra egingo denak, azken egunean jendarteak parte hartzea espero du eta jai handi batekin bukatu da Getxoko gurutzaontzien terminalean.
Kamisetak, sarrerak, banku-ekarpenak edota dohaintzan emandako objektuen eskaintzen bidez lortutako diru guztia, Cronos Hope ikerketa proiekturako izango da.
Bilboko Portu Agintaritzak, osasuna eta ongizatea sustatzeko “Portu Osasuntsua” izeneko bere proiektuaren bidez, beste trail solidario bat antolatu du. Oraingo honetan, titi-minbizi metastasikoaren elkartearen alde –Europan mota honetako lehenengoa dena- izango da eta konkretuki, Cronos Hope ikerketa proiektua finantzatzeko. Proiektu honek, tumore bakoitzean aurkitutako aldaketa genetikoen arabera, tratamendu espezifikorako aukera eskaintzen du.
Ibilbidea, ehun bat kilometrokoa, oinez, maiatzaren 30etik ekainaren 2ra eta Mutriku eta Getxo artean egingo da, Evaristo de Churrucari omenaldia egiteko. Lehen hiru egunetan, ibilbidea Portu Aghintaritzako langileek egingo dute eta laugarren egunean, nahi duten herritar guztiak gehitu ahalko dira.
Portu Agintaritzako langileek burutuko dituzten hiru etapak, honako hauek izango dira: Mutriku–Lekeitio (18,5 kilometro); Lekeitio–Bermeo (27 kilometro); eta Bermeo–Gorliz (36,2 kilometro). Hirugarren etapa hau arratsaldean itxiko da, Gorlizen jolas jarduera dibertigarriak eginez.
Laugarren eta azken etapa, ekainaren 2koa, igandea, goizeko 8:30etan hasiko da Plentziako Astillero plazan eta 13:30etan inguru amaitu, Getxoko “Olatua” gurutzaontzien terminalean (20 kilometro) eta han, amaiera gisa, familia osorako jaia egingo da.
Ekainaren 2ko ibilaldian parte hartzeko, ezinbestekoa da maiatzaren 31 baino lehen cancerdemamametastasico@gmail.com helbide elektronikoaren bidez izena ematea –izena, bi abizen eta kamiseta neurria adieraziz-.
Lasterketan parte hartzen dutenek, ordurako kamiseta bat (10 euroko prezioan) erosi behar izan dutenek eta Getxoko jai-aretoan sartzen direnek (sarrerak 5 euro), egiten diren jarduera eta zozketa guztietan parte hartu ahalko dute. Ibilbideari amaiera emango dion jai horretan, beste batzuen artean, jokuak, puzgarriak, aurpegi margoztuak, 501 Legioa, food truck-ak, zunba eta kontzertuak egongo dira eta hogei sari baino gehiago zozkatuko dira.
Paraleloki eta maiatzaren 22tik hasita, kirolari eta abeslari famatuek eta erakunde pribatuek emandako objektu pertsonalekin eskaintza solidarioa egingo da, honako helbide honetan: https://www.ebay.es/rpp/solidario/subastas