Gaur, Bilboko Portu Agintaritzaren administrazio Kontseiluak Acciona Construcción, S.A. eta Altuna y Uría, S.A. enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteari, “portuko herri jabarian betelanak egitean sortzen diren lurraldeak besterendu, gero Zorrotzaurreko AI-2-ren hirigintza esparrura gehitzeko kontratua” esleitu dio.
Aipagarria da, bere garaian aipatutako kontratua esleitzeko egin zen lehiaketa hutsik geratu zela ez zelako proposamenik aurkeztu. Hala ere, aplikagarri den araudiak, kontratuaren ondorengo balizko esleipen zuzena aurreikusten du. Kasu horretan, esleipenaren baldintzak ezingo dira hasierako esleipenarenak baino eskasagoak izan eta bigarren esleipen hori, lehiaketaren deialdia egin eta urte beteko epean ebatzi beharko da; kasu honetan, epea, 2019ko uztailaren 4an amaituko litzateke.
Honela, Acciona Construcción, S.A. – Altuna y Uría, S.A. enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteak aurkeztutako proposamenak, lehiaketarako eskatzen ziren agiriak ekarri eta bertan besterentzea egiteko ezartzen ziren baldintzak ere betetzen ditu, aipatutako horiek, nagusiki, honako hauek direla: betelanak bere kontura egingo ditu, 20,48 milioi euroko aurrekontuaz, BEZ kanpo; 1,45 milioi euroko gutxienezko salmenta zenbatekoa, BEZ kanpo, ordainduko du; eta kostu eta gastuengatiko gastu finkoentzat ezarritako 1,79 milioi euroko zenbatekoa, BEZ kanpo, ere ordainduko du.
Esleipendunak osorik finantzatu beharko dituen betelanak egin ondoren, Portu Agintaritzak betelanak egitetik sorturiko 51.700 m2 inguruko azalerako lursailaren jaregitea sustatu beharko du, azkenean lursailaren salmenta eta esleipendunari transmisioa gauzatuz. Jarraian, esleipendun-eskuratzaileak Zorrotzaurreko alde Mistoaren Hiri Antolamenduaren Plan Bereziaren AI-2 Jarduera Integratuan aurreikusitako hirigintza-garapena eta etxebizitzetarako 6 lursai eta 12 etxebizitza-bloke (%80 inguruko jabetza ehunekoaz AI-2n) aurreikusten duen eraikuntza-produktua sustatzeari ekin ahalko dio.
Betelanak egiteko epea 22 hilabetekoa da eta lanak abuztua baino lehen hastea
espero da. Honela, dena aurreikusitakoarekin bat badoa, 2022, Zorrotzaurreko garapenerako funtsezkoa den oinarrizko proiektu honen amaiera urtea izan daiteke.
Zorrotza Punta
Zorrotzaurren egindako jarduketa honen ondoren Portu Agintaritzak Bilboko zabalkuntzan eta bere hirigintza-birsorkuntzan laguntzeko emango duen hurrengo urratsa, Zorrotzan garatuko da. Zehazki, Zorrotzako portu esparruan dauden eta guztira 100.000 m2 inguruko azalera duten portu herri jabariko lurraldeak eta konexioko trenbide instalazioak ez direla ezartarako behar ziurtatzen duen adierazpena jadanik onartu da. Era berean, Bilboko Udalarekin, gero udalari besterentzeko akordioa ere onartu da. Ondorioz, portu lurraldeak jaregin eta erakunde bien artean aipatutako besterentzea egiteko Hitzarmena zehaztu ondoren, prozesu hau 2020ko lehen seihilekoan amaitzea espero da.